MUSIKA

The Excitements, JP Loihan eta Johnny Cash-i omenaldia, Gasteizko Helldoradon

Gasteizko Helldorado aretoak martxoko egitaraua iragarri berri du. Hala, bihar, The Excitements rhythm and blues eta soul banda bikainak joko du.

Koko Jean Davis emakumezko abeslaria gidari duela, The Excitements bandak eskola zaharreko soul klasikoa jorratzen du, Ike and Tina Turner, Etta James edo Arthur Alexander klasikoen antzera. Orain arte, iraupen luzeko bi disko eta single sorta argitaratu ditu, baina laster, lan berria kaleratu dute: Breaking the rule. Disko horren aurrerapen single, The Mojo Train, jada kalean da, Bartzelonako Penniman Records zigiluak binilozko zazpi hazbetekoan argitaratua.

Martxoaren 12an, halaber, Le Dancing Pepa Valentziako swing bandak joko du.

Martxoaren 17an, JP Loihan eta Klonen Klana eta Amorante izango dira Helldoradoko agertokian. Biek ala biek lan berri eta bikainekin joango dira besapean.

Azkenik, martxoaren 18an, Johnny Cash itzal handiko musikari estatubatuarrari gorazarre egingo dio Walk The Line taldeak. Horiekin batera, Matt & The Peabody Ducks country eta rockbilly hirukote espainiarra izango da.

Informazio gehiago: helldorado.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button