ARTEA

“Getxoartek” egoitza-bekarako deialdia egin du

Getxoartek bigarren egoitza-bekaren deialdia egin du. Bekaren zenbatekoa 5.000 euro izango da, eta maiatzetik urrira bitartean egin ahalko da Romo Kultur Etxean. Getxoko udalerriko kolektibo espezifikoak jorratzen dituzten proiektuek jasoko dituzte egoitza-beka horiek.

Egoitza-beka udalerriko kultura-ehuna bultzatzeko tresna da, eta egoiliarrei Getxoko egitura artistikoan sartzeko eta udalerriko ekitaldietan modu aktiboan parte hartzeko aukera emango zaie. Bekaren xedea da edozein jardun artistiko garaikideren inguruko ikerketa espazio eta -prozesu ez formalak ikusaraztea, eta bitartekaritza txertatuko da garapenean, Getxon egoitza- eta ekoizpen-beka bat jasoz.

Bekaren helburuak ikerketa eta ekoizpena artistikoa sustatzea, bertako sortzaileak sustatzen laguntzea, eta artearen eta kulturaren arloko beste artista eta profesional batzuek elkarri eragin diezaioten erraztea.

Beka sortzaile garaikideei dago bereziki zuzenduta, dituzten prestakuntza eta pedagogiak edozein izanda ere.

Eskabideak apirilaren 30era arte aurkeztu ahalko dira.

Hemen kontsultatu ahal dituzue betebeharreko guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button