ESZENA

Dantza ikuskizuna Lina Cruzen eskutik La Fundicion aretoan

La Fundicion-ek bidalitako oharrean jasotzen denez, Mindscapes/Soupe Jour galgarik gabeko irudimenetik sorturiko obra da. Izan ere, Lina Cruz koreografoa oso originala da, era batera edo bestera, bere obrak egungo korronteez kanpo baitaude. Bere obrak ez du zentsura estetikorik, dantza bera du xede, alegia, osagaiaren inguruan irudimenezko paisaiak askatasunez sortzen ditu.

Esan daiteke, beraz, emakume koreografo honek askatasun handiz egiten duela lan, estilo ezberdinak eta antzerki osagaiak elkarrekin nahasiz. Forma hiper-estilizatuei zeinuaren eta estetika osoaren anbiguotasuna gehitzen zaie, pertsonaia bitxiak eta irudi sotilki irrigarriak eta aldi berean asaldagarriak sortuz. Obra honen beste gauza garrantzitsu bat da kontzeptu globalari musikari bat eransten zaiola eta dantzariak dihardutela musikarekin batean. Emaitza, horrela, bizitasun, erakargarritasun eta orijinaltasun handiko lana da.

La Fundicion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button