MUSIKA

Jazz Terrace 2010 Gasteizen

Gasteizko Jazzaldiaren baitan, Montehermoso Kulturuneak Jazz Terrace antolatu du beste behin. Erritmo garaikideenekin fusionatuta jazzaz gozatu ahal izateko espaziorik egokiena da. Emanaldi guztiak 13:30ean izango dira.

Lehen egunean hiriko Udal Musika Bandaren txanda izango da.
Oraingoan, Jesus Santandreu saxofoi-jotzaile tenor eta musikagilearekin batera joko dute.
Uztailaren 12an Fanfare En Petard (Frantzia) banda arituko da.
Frantziako metalen kolektibo ezohiko honek jazzeko erritmoak ere batzen ditu, eta horiez gain, duba, rocka, funka, hip-hopa edo drum and bass fusionatzen ditu. Haizetara izeneko Zornotzako Kaleko Musikako Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuten.
Uztailaren 13an Madriletik datorren Marta Sanchez Quartet izango da protagonista. Marta Sanchez da Madrilgo jazz-munduan sortu diren musikaririk aktiboenetako eta proiekzio handienekoetako bat.

Uztailaren 14an Euskadiko Goi Mailako Musika Ikastegitik, Musikenetik, sortu den talde bat, Rs Factor. Julen Izarra (saxo tenorra), Alejandro Satxa Soriazu (pianoa eta teklatuak), Javier Mayor (kontrabaxua) eta Hasier Oleaga (bateria) dira taldekideak. Errepertorioak erritmo afrokubatarrak, funka edo reggaea bateratzen ditu.
Uztailaren 15ean, Ladi 6 And Parks (Zeelanda Berria) taldea izango da jotzen eta 16an, Jpbalcazar Twoquartets Experience Feat.
Amaitzeko, Speak Low (Madril) taldea igoko da oholtzara. Taldearen oinarri nagusiak Hammond organoaren soinuak dira eta metalen sekzioarekin, erritmoekin eta super-funk gitarrarekin batera, makina geldiezina osatzen dute.


Montehermosok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button