LITERATURA

Hatsaren poesia olerki bilduma aurkeztu da

Joan den asteburuan egin zen Hatsaren poesia olerki bildumaren aurkezpena. Betiko legez, lurralde eder hartatik Auxtin Zamora idazleak igorri digu bere kronika.

“Senpere egun bat superra iragan dugu! Liburuaren aurkezpena, bazkaria, olerki irakurketak, bideoak, zinez bizi bizian preziatu ditugu. Gure artean ere ginituen Erlaitz olerkari umetxoena bai eta Goiurri Unanue-Arruabarrena olerkari gaztetxoena (17 urte ). Dirudi duela 13 urte hasitako bideak bere ardatza oraino geroari buruz fermuki   atxiki nahi duela.
Maite ditugun olerkariak saila ere baikorki doa. Apirilaren 15etik apirilaren 30a arte, Maite Toledo eta Jone Telleriaren olerki eta pintura erakusketa Larraldean ikusgai izanen ditugu, bai eta uztaila osoan Agurtzane Anduetzaneren Sorkuntza bizia ekimena ere.
Azpimarratu nahi dugu Hatsaren olerki bustiak deitu aurtengo bideoa gure guzien testoekin bai eta David Osorioren argazkiekin osatua dena, non nahi ikusi ditaikela, edozoin gertakizun kulturaletan. Bestalde, Olerkarien eguna ere iduritzen zauku arrakastatsuki hasi dela. Parte hartu dutenen lekukotasunak emanen ditugu emeki emeki blog-ean”.

Besta aldetik, apirilaren 20ean, Iruñeako Civican Aretoan, 19:00etan hainbat poeta bilduko dira poemak irakurtzera. Han ere, Auxtinek dioen moduan, Hatsaren bilduma berria egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button