ESZENA

Gure Zirkua

Gure Zirkua zirku ibiltaria izateaz gain, zirkuko euskal artistentzako topagunea ere bada. Hainbat diziplinatako euskal artistek lan egin ahal izateko zirku bat sortu dute, eta herriz herri ibiltzeko ikuskizun eder bilakatu da.

Gipuzkoatik pasa ostean (Amezketan, Aian, Zumaian eta Ordizian izan da zirku ibiltaria), Gure Zirkua Bizkaian sartuko da bihar bertan, Ondarroan, eta gero, Gorlizera ere abiatuko da. Herri bi horietan hogei emanaldi eskainiko dituzte guztira, eta gainera emanaldi bakarrak izango dira Ondarroakoak eta Gorlizkoak.

Ondarroan, 26tik abuztuaren 5era izango da Gure Zirkua, eta Gorlizen, abuztuaren 9tik 19ra bitartean. Horien ostean, baliteke Nafarroara alde egitea.

Euskal zirkuaren atzean, eta magoak, pailazo, trapezista eta abarrekin batera, Iker Galartza aktore euskalduna duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button