MUSIKA

Nahiak Nahi taldea Iruñeko “Kantu eta Hitza” musika zikloan

Iruñeko Udalaren bultzadaz Kantu eta Hitza euskarazko musika programa ekainaren 22ra arte garatuko da. Gaur beste hitzordu bat izango duzue Nahiak Nahi taldearekin.

Programa Rafa Rueda musikariaren kontzertuarekin abiatu zen, eta osteko kontzertuetako protagonistak honako hauek izan dira: maiatzak 25, Lumi; ekainak 1, Olaia Inziarte; eta ekainak 8, Sara Azurza.

Diogun moduan, gaur, ekainak 15, Nahiak Nahi taldea arituko da. Erori behar haina (2023) du izenburu Nahiak Nahi taldearen azken lanak. Mimo, xehetasun eta maitasun handiz landutako 4 abestiz osatutako EPa. Ororen gainetik, ezbeharrari aurre egiteko asmoa aldarrikatzen dute. Jarrera eta bidea, beti aurrera. Proposamen zuzena, hurbila eta konplizitatez betea.
Bertan aritzen diren musikariak hauexek dituzue: Nahia Ojeta (ahotsa eta gitarra akustikoa), Ruben Matilla (gitarra elektrikoa), Iñaki Santos (gitarra elektrikoa eta koroak), Iñaki Pulido (gitarra elektrikoa eta koroak), eta Jaitxo Segura (bateria).

Datorren astean, ekainaren 22an, Balerdi Balerdi talde mitikoaren txanda izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button