ESZENA

“Gozo, gozo, gozoa” Lasarte-Orian

Gaur gaueko 22:00etan, Teatro Salitre konpainiako kideek (Jon Ariño, Josu Bilbao eta Jesus Peñas, edo Vivo, Bobo eta Malo), Gozo, gozo, gozoa izeneko lana eszenaratuko dute Lasarte-Orian. Duela egun batzuk, Lekeitio Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdian ere izan dira.

Esaten denez, kale antzerkirik zikinenaren aurrean gaude, “ hogei urtetan egin dugun lanik desatseginena, destroy eta guarriclown”

Euskarazko bertsioan, Vivo, Bobo eta Malo berriz biltzen dira urtebetetze berezi bat ospatzeko. Ia testurik gabe, keinua izaten da nagusi formatu txikiko lan honetan.
“Gurea fundamenturik gabeko obra bat da, ama guztiek seme-alabei ikusten debekatuko lieketena”.

Lan itsusi hau ikusi dutenek honakoak esan dituzte: eta orain, nork garbituko du hau guztia?….baina nola egiten dute?….zein txerriak diren!….ama, nik ere guarriclowna izan nahi dut, … eta horrelakoak.

Gaur zira hartu, eta lehen lerroan jarri lan nazkagarri hau ikusteko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button