ESZENA

Euskarazko antzerki lan bat sortzeko beka

Euskarabideak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin (UEMA) batera, euskarazko antzezlan bat sortzeko beka bat antolatu du. Proiektuak aurkezteko epea azaroaren 15era arte egongo da zabalik.

Proiektu garaileak 2022ko azaroan ospatuko diren Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan bere lana estreinatzeko aukera izango du, horretako proiektu garaileak gidoiaren zirriborro bat aurkeztu behar dio epaimahaiari 2022ko apirilaren amaierarako.
Era berean, sorkuntza prozesurako Dinamoa sormen gunea izango du eskura, bai eta baliabide teknikoak, ostatua eta mantenua ere, eta beste aldetik, beka sustatzaileei dagokie antolatzea, gutxienez, beste hamar funtzio, estreinaldiaz gainera. Hamar emanaldi zehazten badira ere, asmoa da lana ahalik eta udalerri gehienera hedatzea, betiere baldintzak eta egutegia antzerki-taldearekin egokituz, edukierak eta agendak kontuan hartuta.

Deialdi hau Arnasa Gara programaren barruan dago, 2019an Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta UEMAk sortu zuten helburu nagusi bati jarraiki: herri euskaldunek eta arnasguneek (hizkuntza nagusitzat euskara dutenek) euskarari egiten dioten mesedea azpimarratzea eta herritarrak kontzientziatzea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button