ESZENA

Arte Eszenikoetarako komunikazioaren gaineko ikastaroa

Komunikaziorako biziraupen kita Arte Eszenikoetan ikastaroa eskainiko du Bilbon Gonzalo Andino kazetari eta kultur kudeatzaileak. Ekimen horren asmo nagusia ikasle bakoitzak komunikazio arloko biziraupen kit bat garatzea dela, edonolako egitasmo eszenikoarentzat baliagarria izan daitekeena.

Ikuskizun eszenikoak sortu edo produzitzen dituzten zaleentzat zuzendurik dago ikastaroa, hala ere edonorentzat irekia ere badago. Ikastaroko partaideak, beraien sorkuntzei edo egitasmoei zabalkuntza emateko beharrezko dituzten tresnak eskuratuko dituzte, kit hau Komunikazio Plan baten barruan egituratzen baita, kurtsoaren azken asmoa plan horren sorrera, edukiak eta diseinua direla.

Ikastaroaren egitarauak hiru hartzailerengan (prentsa, ikuslegoa eta profesionalak alegia) eragina izateko asmoa du.
Abenduaren 13tik 17ra artean (9:30etik 15:00etara) Bilboko Teatro Arteria Campos Eliseos Antzokian burutuko den ikastaroa Euskal Herriko Kale Arteen Elkarteak (ARTEKALE), Euskadiko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuak (ESKENA) eta Egile eta Editoreen Sozietate Orokorrak (SGAE) elkarlanean antolatu dute. Kurtsoa hiru elkarte horietako zein gainontzeko pertsonei irekia da. Azaroaren 15an amaitzen da izena emateko epea.

Artez Blai-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button