ESZENA

Zuhaitzaren figura eta presentzia ospatzeko

Egunotan, apirilaren 25etik 30era, LABEAk sortutako Arbola Jaialdia egingo da Iruñean, bai eta beste herri batzuetan ere ( Artzibar, Esteribar, Monreal, Tafalla, Unzue,…) eta zuhaitzaren unibertsoarekin lotura duten era guztietako esku-hartze artistikoak, erakusketak, hitzaldiak, proiekzioak, tailerrak, ibilaldiak eta egoitza artistikoak antolatu dira.

Antolatzaileek kezka batetik abiatu dute jaialdia: “Larrialdi klimatikoaren garaian, zuhaitzak birsorkuntza, zaintza, babesa, ugalkortasuna edo interdependentzia bezalako balioek gidatutako kultura berri baten sinbolo bihurtu dira, eta gero eta gehiago gure osasunari, ongizateari eta gure biziraupenari estuki lotutako ondaretzat hartzen dira. Testuinguru horretan, gero eta garrantzitsuagoa da Artearen eta Zientziaren arteko aliantza bat, gizartea zuhaitzen mundura hurbilduko duena, haren izaera multidimentsionala eta garrantzi geo-estrategikoa ikusaraziz.”

Gauza askoren artean aipagarria Mistura#4 Marina Guzzo artista brasildarraren erakusketa. Iruñeko hogei emakumerekin eta Ximena eta Sergio argazkilari madrildarrekin elkarlanean egin du. Inaugurazioa gaur berton, apirilaren 25ean, 19:00etan izango da Kondestable eta Piparrika herri baratzean.

Programazio osoa Arbola Jaialdian kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button