ARTEA

“Azzabalik” sorkuntza artistikoaren inguruko topaketa

2023-2024ko programa osatuko duten proposamen artistikoak ezagutu, partekatu eta esperimentatzeko xedez, Azkuna Zentroak AZzabalik Sorkuntza artistikoaren inguruko topaketa antolatu du. AZzabalik goizean hasi da, tokiko artista eta eragileekin egin den saio profesional batekin. Gaur arratsaldean, Azkuna Zentroan lan egiten duten sortzaileek haien estudioak irekiko dituzte, lan egiten duten prozesuak publiko komunitate guztiekin partekatzeko.

Ate irekien jardunaldiak hogei hitzordu baino gehiago bilduko ditu: irakurketa performatiboak, bisita gidatuak, topaketak eta dantza-ikuskizunak,… hau da, urte osoan zehar Zentroaren barruan gertatzen den guztia erakusteko. Aukera paregabea eskaintzen da gaur egun Zentroan bizi diren artisten lana ezagutzeko: Julia Martos (artxiboa, bideoentsegua), Maia Villot (gorputza, performancea), Estanis Comella (idazketa, soinua), Oihana Vicente (bitartekaritza, ikus-entzunezkoa) edo Pablo Marte (Ikus-entzunezkoa, performancea). Haien garapenaren azken fasean dauden beste artistengana hurbiltzeko aukera ere izango da, hala nola AZ Kideak diren Elena Aitzkoa (eskultura), Miguel A. García (soinua) eta Ion Munduate (dantza); baita Ikertzaile AZ Kideak diren Isabel de Naverán (gorputza, idazketa) eta Aimar Arriola (queer, forma).

AZzabalik ekimenean Bene Bergardok (eskultura) eta Alán Carrascok (arte bisualak) hartuko dute parte ere. Bene Bergadok Urritu erakusketan bisita gidatua egingo du, eta Alán Carrascok, bere aldetik, Pier Paolo Pasolini zinemagilearen jaiotzaren mendeurrena (1922 – 1975) ospatzeko 100+1 instalazioa aurkeztuko du, Le due differenti fasi della tensione piezarekin.

AZzabalik-en beste geltoki nabarmen bat Urbanbateko Behatoki berria izango da, AZn kolektiboa egoilarra. Behatokia hiri-ikerketako laborategi esperimental, ireki eta parte-hartzailea da. Proiektu honen seigarren topaketak migrazio-fluxuek sortutako hirien eraldaketak izango ditu ardatz.

eszenAZ, Azkuna Zentroaren 2023-2024 Arte Eszenikoen Denboraldia AZzabalik ekimenaren barruan hasiko da, Atrioan dantzako saio bikoitz batekin. Osa+Mujikak Bueltaxka aurkeztuko dute. Matxalen Bilbao koreografoak, berriz, taldearen eta gizabanakoaren arteko harremanei, haien arteko batasunei eta desadostasunei buruzko gogoeta egiten du, Fugas piezaren bitartez.

Xehetasun guztiak Azkuna Zentroak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button