ARTEA

“Landing”, Antonio Barearen erakusketa

BilbaoArte zentroan Antonio Bareak paraturiko Landing erakusketa ikus daiteke martxoaren 27a bitarte. Erakusketa Mapas Invisibles lanaren jarraipena da, non artistak lurraldea, paisaia eta antzeko kontzeptuak jorratzen zituen diziplina ezberdinen bitartez, datuek bistaratzea eta poesia bisuala, besteak beste.

Mapa bat berrinterpretatzeko asmorik gabe, baina, mapa horiek berresteko asmoz, objektuaren erabilpenaren eta bere aukera plastikoen bidez garatzen du. Horrela, mapa kontzeptua abiapuntu hartura, jorraturiko gaiak asko zabaldu ziren: lurraldea, paisaiaren errepresentazioak, eta azkenik, aire ikuspegia.

Aire ikuspegi horretatik abiatu da, hain zuzen, Landing: izaera ikertzaile eta plastikoa duen egitasmo bat, zeina metonimiaren, aireontzien prozesu eta dinamiken inguruan ardazten den. Hala, proiektuak hainbat helburu ditu, hala nola, forma zalantzan jartzen du, lurraldea artxibatzen du eta paisaia esperimentatzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button