IKUS-ENTZUN

Aurtengo Giza Eskubideen Zinemaldiaren programazioa

Hil honen azken egunetan hasiko da Donostiako Udalaren Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutako Giza Eskubideen Zinemaldiaren 15. edizioa, eta horren harira programazioa zabaltzen hasi dira.

Lehen egunean, martxoaren 31n, Mohamed Diab-ek zuzendutako Clash / Eshtebak (2016) film egiptoarrak hasiera emango dio jaialdiari, Victoria Eugenia Antzokian.

Zinemaldiak adierazi du zer-nolako gaiak izango diren erdigune: “urtero bezala, beste gai batzuei ere helduko zaie; korrupzioaren aurkako borrokari (Glory) edo zentsurari artean (Afterimage), besteak beste; lan mundura eta laneko harremanetara hurbilduko da (La mano invisible) eta omenaldi egingo die milaka emakume gipuzkoarri, Gerra Zibilean euren etxeak abandonatu beharrean izan zirenei (Ama, nora goaz?); eta Kubara, Mexikora, Guatemalara edo Indiara joango da bidaian istorioak biltzera”.

Ohikoa denez, 19:00etako proiekzioen ostean,  eta hainbat gai aztertzeko helburuarekin,  solasaldiak antolatuko dira bertaratuko diren gonbidatuekin. Beste alde batetik, hainbat erakusketa ere abiatuko dira Zinemaldiaren barruan, eta haietako asko martxoaren erdialdetik egongo dira zabalik: Emeek emana (Aiete K. E.), Kolonbia, bake iheskorra (Udal Liburutegi Nagusia), Giza eskubideen aldeko tira (Aiete K. E.), Artea eta giza eskubideak, haur eta gazteen XIII. ekitaldia (Victoria Eugenia Antzokia) eta Cuban Muslims, Tropical Faith (Joan Alvado, FNAC).

Martxoaren 31etik apirilaren 7ra luzatuko den jaialdiaren gaineko informazio guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button