ARTEA

Leioako XXVII. Argazki Lehiaketa

Abian da Leioako XXVII. Argazki Lehiaketa, eta bertan nahi duen orok parte har dezake, beti ere, ondoko hori modalitateen barruan: zuri-beltzezkoak, kolorezkoak, Iphoneografiak edo telefono mugikorrarekin egindakoak. Lanak aurkezteko epea 2013ko urriaren 18an amaituko da.

Gaia librea da, baina argazkiak originalak, argitaratu gabeak eta sari gabeak behar dute izan.

Argazkiak derrigorrez aurkeztu beharko dira gehienez 1,7 mm-ko lodierako passpartout baten gainean, 30 x 40 cm-ko neurri estandarrean. Leihoak 30 cm-ko zabalera eta 20 cm-ko garaiera izango ditu gehienez, argazki etzanetan; eta 20 cm-ko zabalera eta 30 cm-ko garaiera gehienez, argazki bertikaletan. Behin argazkiak muntatuta hona bidaliko beharko dira: Kultur Leioa, Jose Ramon Aketxe plaza 11, 4., 48940 Leioa (Bizkaia).

Sariei dagokienez, bost izango dira. Lehenengo saria koloretan: 400 euro eta diploma; lehenengo saria zuri-beltzean: 400 euro eta diploma; Hiru argazkitako multzorik onena: 400 euro eta diploma; mugikorrarekin ateratako argazkia: 300 euro eta diploma; eta, azkenik, herriko lanen artean argazkirik onena: 200 euro eta diploma.

Lehiaketarekin lotutako xehetasun guztiak: kulturleioa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button