ARTEA

“Arkitektura eta Argazkigintza” Photomuseum-en

Zarautzeko Photomuseum aretoan, Arkitektura eta Argazkigintza izeneko erakusketa zabaldu berri dute. Datorren urtarrilaren 19ra bitartean izango da ikonografia zaharrez beteriko argazki interesgarriak  ikusteko aukera.

Bertan Félix Bonfis, Adolphe Braun, Giacomo eta Carlo Brogi, Jean Laurent y Minier, Gabriel Lekegian, James Robertson, Pacal Sebah, Jean Pascal Sébah eta Pierre Trémaux argazkilari klasikoen lanak ikus daitezke.

Arkitekturak, bere zabaltze eta propagandarako kanal perfektua aurkitu zuen argazkigintzan. Argazkigintzari esker monumentu historikoak garai bateko ikono eta sinbolo bilakatzen ziren.
Paraleloki praktika fotografikoak, arkitektura gai eta agertoki perfektua zela sumatu zuen teknika honek jatorrizko irudiarekiko duen doitasuna eta zehaztasuna munduari erakusteko. Argazkigintza ez zen soilik leku urruneko monumentuak dokumentatzeko aproposa, baita ere ondare nazionalaren ondasunak hobeto ezagutzeko baliagarria zen.

Horregatik, Francis Wey-ek argazkigintzaren bitartez, estatu-mailako arte-dokumentazio  programa bat egitea bultzatu zuen. Berau, 1837an sortutako Monumentu historikoko Komisioa bidez finantzatu zen, organismo hau ondare nazionalaren ikerketaz eta Frantziako legatu arkitektonikoaren  zaharberritzeaz arduratzen zen. Hori dela eta 1851an Mission Heliographiquea sortu zen.

Kutxa Fototeka-k Photomuseum-en utzita dituen funtsetatik argazki aukeraketa baten bitartez, Arkitekturaren eta Argazkigintzaren arteko uztartzea lekukotzen duten irudiak erakusten dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button