LITERATURA

Hitzen hiri bihurtuko da Donostia

Maiatzaren 8tik 17ra arte, Literaktum jardunaldiak egingo dira, Donostian; hain zuzen ere, ostegunean, maiatzak 8, Bernardo Atxaga idazleak eta Anari musikariak irekiko dituzte jardunaldiak, Desertuko biztanleei buruz saioaren bitartez, Ernest Lluch Kultur Etxean, 19:00etan. “Kantak ez ezik, Asun Garikanoren Far Westeko Euskal Herria eta Bernardo Atxagaren Nevadako egunak liburuetako pasarteak entzungo dira ekitaldian”.

Egitarau oparoa eta askotarikoa ondu dute antolatzaileek, eta programa horren baitan dauden ekitaldi azpimarragarri batzuk hauexek dira: Jon Obeso, Mursego, Idoia Zabaleta eta Ekain Perezek aurkeztuko duten Invención de la Piel, maiatzaren 9an, Koldo Mitxelena Kulturunean, 19:00etan.

Bada, Editopotoa ere ekitaldi interesgarria izango da; bertan, poesia, argazkia eta musika uztartuko dituzte Nagore Legarreta, Gorka Setiéne, Haizea Arregi eta Mariano Hurtadok, maiatzaren 10ean, Lugaritz Kultur Etxean, 19:00ean.

Azkenik, Imanol Epeldek literatura eta rap-a batuko ditu Etxepare Rap saioan, Liburutegi Nagusian, maiatzaren 13an, 19:30ean.

Egitarau osoa: donostiakultura.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button