ARTEA

Nola irudikatzen du teknologiak errealitatea?

BilbaoArte Fundazioak 2022an bekadun izandako Silvia Coppolaren (Padova, 1991) Out and about erakusketa abiatu du. Artistak “ikus-entzunezko instalazio bat proposatzen du, teknologiak errealitatea nola irudikatzen duen arreta jartzeko eta irudiaren gainean dituen eraikuntza-aukerak aztertzeko, errealitatearen eta birtualaren arteko mugak desitxuratzen saiatuz.”

Bideo-lanak txandaka erreproduzituko dira, gainjarri gabe eta aretoko espazioa aldi berean okupatu gabe. Lehenengo piezak, Out and about (2023) izenekoak “grafiko errealistak dituen bideojoko batean egindako ibilaldi digitala erakusten du”. Bigarren piezan, ¿Por qué hay algo aquí cuando no debería haber nada? ¿Por qué aquí no hay nada cuando debería haber algo? (Zergatik dago zerbait hemen ezer egon behar ez duenean? Zergatik hemen ez dago ezer zerbait egon beharko lukeenean?) (2019), Vicenzan (Italia) grabatutako autoz egindako zenbait ibilbide aurkezten ditu.
Erakusketa osatzen duen soinu-instalazioa “feedback loop-ean egina dago, aluminiozko xafla baten bibraziotik abiatuta. Pieza osatzen duten objektuen egoera fisikoek, eta digitalki automatizatutako maiztasun-aldaketa txikiek, soinua etengabe aldatzen dute”.

Erakusketak hiru piezak eta beste lan bat biltzen ditu, Los solitarios izenekoa. Katalogoaren testua, Confiar en la imagen izenekoa, Olatz Otalorak idatzi du eta Arrate Hidalgok ingelesera eta Danele Sarriugartek euskarara itzuli dute.

Erakusketa apirilaren 23ra arte bisitatu ahal izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button