ESZENA

Adi-adi, izan hadi!

Gaur berton, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, lau diziplina (bertsoak, dantza, musika eta poesia) uztartzen dituen Adi-adi, izan hadi! emanaldia ikusteko parada egongo da, 19:00etatik aurrera.

Entitatearen arabera, “gizakia bilutsik, erabat aratz eta garbi dator mundura. Txikia delarik, izana bizi du bere betean, senak halaxe eraginda. Denboraz beldurrak, lotsak ezina bizitzera murgilduko du. Irtenbide bakarra: bere dohaina eta talentua aurkitzea izango da, berau topatuz, maite duena egiteko bidea aurkituko duelako, eta ondorioz Izateko poza”.

Aipaturiko diziplina bakoitzean artista bat arituko da. Hala, Mixel Ducau musikaria da, Eneko Galdos dantzaria, Ekaitz Goikoetxea bertsolaria eta Andoni Salamero poeta. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button