ESZENA

“Zertarako Hegoak” antzezlana Zumaia eta Pasai Antxon

Metrokoadroka kolektiboak Zertarako Hegoak antzezlana eskainiko du Zumaiako Aita Mari antzokian, martxoaren 21ean, 22:00etan, eta Pasai Antxoko kultur etxean, martxoaren 23an, 19:00etan.

Egoera absurdu batetik abiatzen da Zertarako hegoak antzezlana. Aurkikuntza harrigarri baten berri eman du egunkariak: pertsona normal orok ditu super botereak. Aurkikuntza honek arazo bakarra du: ezertarako balio ez duten super botereak dira topatu dituztenak. Jende guztia hasi da bere super boterearen bila, haien artean Mirentxu: zer egin hegan egiteko balio ez duten hegoekin?
Pertsona bakoitzak bere inguruan eragiteko duen botereaz mintzo da Zertarako hegoak antzezlana. Ezertarako balio ez duten gauzen garrantziaz. Batzuetan ni izan arren, beste batzuetan gu izateko dugun beharraz.

Metrokoadroka kolektiboko honako lagunek parte hartzen dute: Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iraia Elias, Iñigo Ortega eta Joseba Roldan. Testua Oier Guillanena da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button