ARTEA

Trantsizioko urteetan boteretik zabaldutako irudimen politikoa

Abendura bitartean, Nerea Lekuona artistak (Gasteiz, 1976) Idealak / Ideales erakusketa izango duzue ikusgai, Artium museoan. Bertan bi mural handi ikus daitezke, “elementuak eta kontzeptuak elkartuz osatuak, eta Trantsizio politikoaren inguruan gatazkan dauden kontakizunen arteko espazioan kokatzen dira.”

Arabako Gobernu Zibilaren artxiboan egindako ikerketa sakon baten ondorioa da lan hori, eta hortik, Laboratorio en Transición izeneko lana sortu zen. “Ehundik gora objektu ditu, memoria duten materialak, hala nola penintsulako argazkiak, dokumentuak, planoak eta mapak, artistak froga-eremu gisa esku hartutako objektu multzo bat, Trantsizioko urteetan boteretik zabaldutako irudimen politikoarekin eta mezuekin jolasten dutenak.”

Nerea Lekuonak artista konprometitua irudikatzen du, eta proiekzio sozialtzat hartzen du artea, zeina inplikatzen baita hezkuntzan eta artista gazteentzako tailerren programan, eta baita artearentzako eremu alternatiboen kudeaketan eta mantentzean ere.
Orainari eta memoriari lotutako kontakizunen multzoa da haren jarduna, eta horien bitartez saiatzen da ahotsa eta irudiak jartzen ohikoa eta ausazkoa delako ikusgarritasunik ez duenari.

Erakusketa honetarako ere Consignas lana egin du, eta hor, Euskal Herriko kaleetan egindako aldarrikapen eta protestetatik ateratako hitzak bildu ditu. Pegatina, panfleto, kartel edo aldizkari itxura hartu zuten irudi eta sinboloen ondarea ikus badaiteke ere, badago, era berean, apenas aztertu den aldi horretako aldaketa-prozesuei lagundu eta ahotsa eman zien soinu-ondare immateriala. Material hori, ahozkoa denez, ia eskuraezina da guztiz, hemeroteketan eta artxiboetan egindako ikerketa-lan metodikoaren bitartez izan ezik, eta gizarte-mugimendu horietako kide izan zirenen ekarpen ordezkaezinari esker.

Beste aldetik, aipatutako horma-irudi handi bat eskuz errotulatutako 69 kartelez osatu du, eta irudia eta testua lotzen dituzten tipografietan oinarritu da.

Argitalpen honetan dituzue xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button