ESZENA

Zeloez, bekaizkeriaz eta gutiziaz

Urtarrilaren 28an, 20:00etan, eta urtarrilaren 29an, 19:00etan, Madrilgo Malbo Teatroren Motel-oh! antzezlana ikusteko aukera egongo da Bilboko La Fundicion aretoan.

Areto horren hitzetan, “Motel-oh lana zeloez, klaseen arteko borrokaz, bekaizkeriaz eta gutiziaz mintzatzen da. Baina baita harremanez, desiratutako patua lortzeko borrokez eta askatasunaz ere. Ezarritako arauak urratzen baditugu eta lau pertsonaia horietan motibazioa bilatzen badugu, ohartuko gara gizaki sentikor eta saminduak direla, beren egia munduari erakusteko borrokatzen direnak”.

Kezka artistikoa duten aspaldiko lagunek elkartu eta antzerkia egitea erabaki ostean sortu zen Malbo Teatro. Konpainia osatzen duten lau pertsonek bide ezberdinetan garatu dute beren karrera, baina betiere antzerki eta kulturarekin lotuta.

Antzezlan horretan Felix Estaire dramaturgo eta zuzendariaren lan handia dago, eta bere agindupean Joseba Priego, Marta Morujo, Alvaro Moreno eta Maribel Per aktoreak aritzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button