ESZENA

“Eztena teatro egunak” Errenteria-Oreretan

Mikelazulo Kultur Elkarteak, ekainaren 13tik 17ra, Eztena teatro egunak, antzerki-dantza topaketak antolatuko ditu Errenteria- Oreretan.

“Ikasi eta hazten jarraitzeko gogoz gabiltza beti eta aurten, lan zehatz eta sakonagoa egite aldera, jaialdiaren antolaketan hiru lantalde sortu ditugu,” esan digute Mikelazulokoek.

Hiru zutabe horiek zeintzuk diren honako testuan argitu dute antolatzaileek.

“Sortzaileak: Zein lan mota gonbidatu nahi dugun, zein antzerki mota ikusarazi nahi dugun garrantzitsua da oso guretzako, jorratzen duen gaia, lan egiteko modua, estetika, ausartak nahi dugu izan eta ausartzen direnak gonbidatu nahi ditugu.
Antolatzaile- Programatzaileak: Jaialdi askotan ohikoak diren salerosketa harremanetatik kanpo kokatu nahi dugu Eztena. Antzerki programazioaren errealitateari begiratu nahi diogu, kultur-antolamendua berrantolatzeko garaia dela uste dugulako.
Ikusleak: Aktibo eta parte-hartzailea den ikuslego batean sinesten dugu. Hau da, sarrera ordaindu, programatutakoa ikusi eta besterik egiten ez duen ikusle horri, herrian antolatu eta ospatzen den jaialdi baten parte subjektu aktibo  izateko eskubidea eta aukera eskaini nahi diogu.”

“Formula berrien bila gabiltza eta horregatik guk pentsatu ditugunak zurekin konpartitu eta zureak ezagutzeko asmoz, bilera batera gonbidatu nahi zaitugu. Proiektu honen bueltan elkarrekin bilduko garelakoan, lehen urratsa, maiatzak 18 ostirala, arratsaldeko 19:00tan emango dugu, Niessen Kulturguneko Auditorium-ean.”

Animatu eta parte hartu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button