IKUS-ENTZUN

ICOFF, Gasteizko Film Laburren Nazioarteko Jaialdia

ICOFF Gasteizen egiten den Film Laburren Nazioarteko Jaialdia da. Aurten bere hirugarren edizioa izango da, maiatzaren 11ra bitartean luzatuko dena. Makina bat film labur ikusiko dira sail Ofizialean, hamabost Eusko-Atala sailean, eta bost Nazioartekoa sailean.

Jaialdiak munduko zinemaldi onenetan eta Espainiako film laburren nazioarteko lehiaketetan saritutako, izendatutako edo parte hartu duten formatu txikiko lan zinematografikoen erakustaldia egiten du. ICOFF jaialdiak fikzioak, animazioak eta dokumentalak erakutsiko ditu, eta estilo askotakoak: komedia, drama, beldurrezkoak, zientzia fikzioa, gai soziala, artea, esperimentalak,…

Eusko-Atala saila Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jaiotako edo bertan bizi diren egileentzat da. Bertan, zuzendari ezagunak topatuko dituzue, tartean Lara Izagirre, David P. Sañudo, Natxo Leuza, Raul de la Fuente eta Tamara Lucarini, Laura Guerricaechevarría edo Amaia Sagasti.

Beste aldetik, Nazioartekoa sailak film labur sarituak eta Cannes, Berlin, Venezia eta beste hainbat jaialdi handitan parte hartzen dutenak bilduko ditu. Lan horien emanaldia amaiera-ekitaldian egingo da, maiatzaren 11n, 19:30ean, jaialdiari amaiera emateko.

Hemen duzue ICOFF-GASTEIZ 2024 jaialdiaren egitarau osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button