ESZENA

Down sindromeari buruzko antzezlana Donostian

Etzi obra Asier Zinkunegik zuzendu du eta Jose Ramon Soroiz, Pilar Rodríguez, Gorka Zufiaurre eta Asier Oruesagasti aktoreek antzezten dute. Gazte eta helduei zuzendutako Karlos Linazasororen izenburu bereko ipuinaren egokitzapena da, eta Down sindromedun pertsonengana eta beraien familiengana hurbiltzen laguntzea du xede, umorea, intriga eta drama direla medio.

Asier Zinkunegik euskaljakintza.com webguneari adierazi dioenez, "Liburuaren egokitzapenaren ideia ekoiztetxetik atera zen, Iker, anaiaren, eta bion gauza izan zen. Lagun batek, Elkarren lan egiten zuen Joxean Ormazabalek, esan zigun Karlos Linazasororen ipuin bat argitaratzera zihoala, gure ekoizpen lerroekin ongi joan zitekeela iruditzen zitzaiona. Eta irakurri genuenean, esan behar da hunkituta gelditu ginela, eta kajoi batean gelditu zen etorkizunean gauzatu zitekeen proiektuetako bat bezala, eta aurten erabaki dugu hau aurrera ateratzea".

Antzezlana larunbatean eta igandean, hilak 12 eta 13, hurrenez hurren, ikusi ahal izango da Donostiako Antzoki Zaharrean 20:00etan.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button