ESZENA

MusEkintza jaialdian “Lurrazpiko Ahotsak” antzezlana ikusgai

Abendura arte luzatuko den Bizkaiko museoetako arte eszenikoen MusEkintzak jaialdiak, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, bere hirugarren emanaldia eskainiko du Domu Santu gauean.

Lurrazpiko Ahotsak antzezlana ikusi ahalko da urriaren 31n, Hortzmuga Teatroaren eskutik. Hala, antzeztutako bisita gidatu bat egingo da Mariaren Bihotza plazaren azpiko aurri arkeologikoen kokagunetik. Domu Santu gauean bi bisita egingo dira: 20:30ean euskaraz eta 22:00etan gaztelaniaz. Ekitaldi honen bidez, aztarnategiaren historia ezagutzera eman eta Euskadin oso errotuta dagoen tradizio bat gogoratu nahi da: urriaren 31ko gaua, Gau Beltza edo Arimen Gaua izenez ezaguna.
Jaialdia irailaren 23an hasi zen Arrantzaleen Museoan, eta, ondoren, irailaren 30ean, Oreka TX eta Amaia Elizaranen Koklea emanaldia ikusi ahal izan zen Muñatones Gazteluan. Orain, Lurrazpiko Ahotsak ikuskizuna antolatu da. Azaroaren 18an, Miren Agur Meabe, Sonia Rueda eta Inun Euskal Herria Museoan izango dira, Fabulak, leihoak eta beste ur batzuk emanaldiarekin. Eta, azkenik, Mikel Santiago Whodunnit? ¿Quién lo hizo? misterio jolasaren protagonista bihurtuko da Bilboko Arkeologi Museoan, azaroaren 25ean.

Datorren emanaldira joateko, beharrezkoa da aldez aurretik honako webgune honetan erreserba egitea. Eta MusEkintzari buruzko informazio guztia hemen kontsultatu daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button