ARTEA

“Ateak zabalik” erakusketa BilbaoArten

BilbaoArteko bazter guztietatik, bidai harrigarri bat dago bisitariaren zain.
32 hitzordu ezberdin, non BilbaoArteko beste hainbat artistek azken hamabi hilabetetan egindako prozesu kreatiboa kondentsatzen den. Ateak Zabalik, abenduaren 5tik 13ra ikusi ahalko da.
Esan beharra dago, proposamen hauetan guztietan, arriskatzeko borondatea dagoela, eta bukatzen den urte honetan egindako hausnarketan zer gertatu den agertzen dela.

Artistekin topaketak gauzatuko dira hainbat egunetan, 18:30ean. Hala,  abenduaren 9an Carla Fernandez, Naia del Castillo, Irantzu Sanzo, Juan Pablo Ordúñez eta Genoveva Linazarekin duzue hitzordua.
Asteartean, abenduak 10, Estibaliz Sádaba, Rosa Parma, Juan Carlos Arango, Jesus Pueyo eta Alex Morlotez artistekin.
Asteazkenean, Sandra Montero, Taxio Ardanaz, Ismael iglesias, José Ulloa eta Juan Carlos Cardenal izango dira protagonistak.
Ostegunean, abenduak 12, Araitz Urbeltz, Mika Murakami, Mamiko Takayanagi, Ruth Juan eta Maite Leyún artistekin egoteko parada egongo da eta azkenik,  abenduaren 13an, Helene Duboc, Imanol Ituiño eta Pau Figueres-ekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button