ARTEA

Iker Serranok “Lur zati bat” paratu du La Taller-en

Bilboko La Taller galerian, Iker Serrano Robles (Iruña, 1982) pintorearen Lur zati bat erakusketa dago ikusgai, irailaren 19ra arte.

Serranoren diziplina nagusia pintura da: figuratiboak, koloretsua eta narratiboa. Hala, bidaia kontzeptua ardatz hartuta, bidaian gertatzen dena koadroan kontatzen da, eta narrazio piktoriko horietan, pertsonaiak agertzen dira, animaliak eta gizakiak, basoetan, mendietan, izebergetan, irletan edo itsaspeko kobazuloetan.

Bada, erakusketaren abiapuntua Ángel Torres Quesada idazle espainiarrak 1988an idatzitako Las islas del Infierno, del Paraíso y de la Guerra trilogia da. Liburu horretan honakoa kontatzen da: planetan lur zatiak desagertzen hasi dira, eta zati horiek zeuden tokietan hutsunea baino ez dago, ezereza, zulo ilunak; hortaz, nora joan da materia hori, eta materia horretako istorioak?

Erakusketan, tamaina handiko marrazki, mural eta collageak daude ikusgai, eta kolorezko estanpazio teknika nagusitzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button