ESZENA

Dibertsioa eta intimitatea dantzaren bidez

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Sarearen bitartez antolatzen duen XVI. Dantza Zirkuituak Aracaladanza taldearen Play koreografia aurkeztuko du bihar Sopelan, eta Jon Maya dantzariaren Gauekoak lana Azpeitian.

Aracaladanza taldeak jolasteko eta dibertitzeko grinari buruz egin duen Play koreografia aurkeztuko du Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, hilaren 18an. Familia-publikoari zuzendutako obra horrek Jantzi Diseinurik Onenaren eta Argiztapen Diseinurik Onenaren Max Sariak irabazi ditu aurten.
Agertoki zurian, txotxongiloak, bideoak, globoak eta arropak eskaintzen dituzten gauza miragarriak eta magia bizkor eta harrigarria igarotzen dira, bai eta dantzariek eskaintzen dituztenak ere. “Nahi al duzu gurekin bat egin? Nahi al duzu gurekin jolastu?”
Aracaladanza. 1995az geroztik, proiektuaren arima den Enrique Cabrera koreografoaren bultzadari esker, konpainia Espainiako arte eszenikoen erreferentzia bihurtu da nazioartean. Espainia, Frantzia, Irlanda eta Erresuma Batuko jaialdi nazionaletan eta nazioartekoetan parte hartzera gonbidatu dute konpainia.

Beste aldetik, Gauekoak, Jon Mayaren bidaiarik intimo eta pertsonalena da. Xabi Bandiniren eta Arkaitz Minerren zuzeneko musika duen koreografia, hilaren 18an, iritsiko da Azpeitira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button