ESZENA

Klasikoen bazterrak nahasiz

Gaur, ekainaren 10ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Ramon Barea aktore polifazetikoaren eskutik, Enredando con los clásicos (Klasikoen bazterrak nahasiz) ikuskizunaz gozatzeko abagunea izango da Arriaga Antzokiaren eszenatokian. Obra honetan, klasikoen gaineko bere iritzi bitxia erakutsiko du 2013ko Espainiako Antzerki Sariaren irabazleak. Aldi berean Naiel Ibarrola, ilustratzailea eta musikagilea, ikuskizuna irudiz osotuko du.

Satiraz, bihurrikeriez, maitasunaz, umorez eta ironiaz jositako errezitaldi-ikuskizuna egingo du aktoreak, eta prosa, poesia eta antzerki zatiak erabilita, Urrezko Mendea izango du hizpide, Arriagako Gelatxoen egitarauaren barruan eskaintzen den lan honetan. 

Ramon Barea aktore eta zuzendaria da, eta antzerkian, zineman zein telebistan esperientzia handiko gizona. Cómicos de Legua eta Karraka taldeen sortzaileetako bat izan zen aspaldian, eta gerora ere antzerki-lan dezente idatzi eta zuzendu ditu, hala nola, Palabrarismos, Alias Molier eta Okupado. Zinema ere ez da toki arrotza berarentzat, eta El cura Santacruz, Entre todas las mujeres, En la puta calle, Matías juez de línea eta Atilano Presidente filmetan parte hartu du.

Aktorea, irailean bueltatuko da berriz Arriaga Antzokira, Centro Dramatico Nacional delakoak abiaturiko Ramon Maria del Valle-Inclanek sorturiko Montenegro. Comedias Barbaras izeneko obrarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button