ESZENA

Egitasmoen aurkezpenak garatzeko ikastaro teknikoa

Corel Draw erabiliz 2d plangintza eszenikoa egiteari buruzko topaketa antolatu du Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak (ATAE), BilbaoEszenarekin elkarlanean. Ikastaro berezia uztailaren 15etik 18ra,  egingo da, Basauriko Social Antzokian, eta John Luhman irakaslea izango da. Gaur amaituko da izena emateko epea.

Corel Draw programa hori egokia da egitasmoen aurkezpenak garatzeko eta fokuen irudiak, eszenografiak, soinu ekipoak, musika tresnak, egiturak eta bach line edo stage plots izenekoak sortzeko baliagarriak izan daitezkeen mota guztietako objektuak egin ahal izateko, besteak beste.

 Ikastaroa, hainbat diziplinatako arte eszenikoetako (argiztapena, makineria, eszenografia, soinua, errejidoretza…) teknikariei dago zuzenduta batez ere, eta baita BilbaoEszenako erabiltzaileei, aretoetako arduradun teknikoei, ekitaldien ekoizleei, managerrei, arte eszenikoen sektoreko enpresei eta Arte Ederretako ikasleei ere, besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button