ARTEA

David Inclanen metafora bisualak BlackBoxBIlbao-n

Gaur, urtarrilak 11, David Inclan argazkilariak erakusketa inauguratuko du 19:30ean BlackBoxBIlbao lokalean. Bertan, Sfumato izeneko bildumatik hartutako sei irudi paratu ditu. Erakusketa zabalik egongo da martxoaren 8ra bitarte.

Bilduma hori oraindik amaitu barik dagoen egitasmoa da. Orotara 13 argazki hartzen ditu, zuri eta beltzez eginak, eta formatu ertain eta handian argitaratuak.

Irudiok gure inguruko munduaren interpretazioa osatzen dute, eta abstrakzioa eta alde piktorikoa bitarteko eraginkor gisa erabiltzen ditu gure miresmena sortzeko.

Hala, egileak metafora bisualak egiten dituela esan daiteke. Argazkietan objektuak erakusten ditu, argian bildu, eta berrinterpretatu egiten ditu. Hori guztia ikuspuntu pertsonal batetik abiatuta, objektuak ezezagun bihurtu arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button