ESZENA

Malkoak eta irriak baimenik gabe nahasturik

Erlauntza antzezlan dibertigarria taularatuko du Vaiven Producciones taldeak Amorebieta-Etxanon etzi, hilak 15, bertako Zornotza Aretoan, 20:00etratik aurrera.

Malkoak eta irriak baimenik gabe nahasten diren komedia mikatz honetan. Antzerki taldearen hitzetan, “txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai…
Asteburu eroa izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…”.

Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, Vito Rogado, Itziar Atienza, Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Itziar Urretabizkaia, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo izango dira erlauntza zoroa osatuko duten erle ipurterreak.

Informazio osoa hementxe duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button