ARTEA

“Bilbao Art District” bederatzi arte-galeriatan

Bilbao Art District ekimenaren bidez, hiri horretako bederatzi arte-galeriak, erakusketa bana inauguratu dituzte aldi berean, Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko 30 artistaren baino gehiagoren obrak bilduz.

Ekimen honetan parte hartzen duten erakusketa-aretoak hauexek dira: Michel Mejuto Galeria, Photo Gallery 20, Rembrandt Galeria, Kalao Panafrican Crations Galeria, Ederti Galeria, Juan Manuel Lumbreras Galeria, Vanguardia Galeria, Windsor Kulturgintza eta Aritza Galeria.

Erakusketa-areto bakarra izango balira bezala, bederatzi galeriak modu bateratuan antolatu dute proposamen berriak abiatzeko ekimena, era guzietako publikoengana zuzenduta.
Bertan ikusiko dira artista hauek obrak: Anselmo Guinea, Eduardo Chillida, Nú Barreto, Alejandro Quincoces, Javier Pérez, Ángela García eta Gert Voor in’t Holt argazkilaria.

“Bederatzi erakusketa hauen inaugurazio bateratuak agerian uzten du Bilbao Art District proiektuaren sendotasuna.  Ekimen horren helburuetako bat da Zabalgune auzoaren eta beraren ingurumarien nortasun artistikoa bultzatzea, kalitatezko eskaintza kulturalaren bitartez, Bilbo sormen-industriaren sustapen eta garapen gune bezala proiektatzeaz batera”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button