ESZENA

BilbaoEszenaren “Artistak Egoitzan” programarako bekak

Bilbaoeszenaren Artistak Egoitzan-2015 programaren helburu nagusia da arlo eszenikoetan sorkuntza edo ikerketa prozesuak garatu nahi dituzten artistei eta erakunde artistikoei laguntzea, dirua eta azpiegiturak emanez. Deialdi honetarako erabiliko den diru kopurua, 12.000 euro dira. Eskabideak aurkezteko epea 2015eko martxoaren 27an amaituko da.

Deialdiaren helburuak honakok dira:  arte sorkuntza sustatzea, beti ere arte eszenikoei lotutako artistek garatzen dituzten proposamen eszenikoen bitartez; arte sorkuntzan ikerketa-prozesuak bultzatzea, arlo eszenikoak eta, batez ere, dramaturgia berriak ardatz nagusiak izanik; eta Euskal Herrian garatzen diren sorkuntza eta ikerketa prozesuen berri ematea bertako artistei eta publikoari.

Deialdi honen egoitza artistiko guztiak ahal dela 2015eko uztailean, abuztuan, irailean eta urriko lehenengo hamabostaldian egingo dira.

Deialdiaren inguruko informazioa udalaren web orrian (www.bilbao.net ) eta BAD jaialdiaren web orrian (www.bad-bilbao.com) argitaratuko da, eta web orrian bertan tramitatu ahal da eskabidea.

Deialdi osoa BAO honetan ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button