ESZENA

“Solasaldiak”, ekimen berria Elorrion

Solasaldiak Arriola Antzokiak arte eszenikoetara hurbiltzeko udazkenerako prestatu duen ekimen berria da.

Programaren helburua ikusleak sortzaileekin harremanetan egotea da, antzezlanari buruzko iritziak eta sentsazioak ezagutzeko. Solasaldi hauetan ere, proposamen eszenikoaren detaileak eta bitxikeriak jakiteko aukera izango dute sortzaileen eskutik.

Arriola Antzokiak gonbitea luzatu nahi dio antzerkiarekiko zaletasuna duen orori:  “Iritzi guztiak ongi etorriak izango dira. Parte hartuko duzu? Lehenengo solasaldi honetan, irailaren 23an, Il Maquinario Teatro konpainia galiziarrak lagunduko gaitu, beraiekin hizketan arituko gara”.

Il Maquinario Teatroko aktoreen lana gizakion esplorazioa lehenesten du modu kolektiboan eta eztabaida sortaraztean duten istorioak egiten ditu intentsitate handiko antzerkiaren bidez. Lan honetan Tito Asorey zuzendariak Marius Von Mayenburg dramaturgo alemaniarraren testua egokitu du: Antzerkia antzerkiaren barruan, umore surrealista… hori eta gehiago da, Perplejo antzezlana.
Obra horrek hauxe kontatzen du: “Laura eta Fernando etxera itzultzen dira oporrak eta gero. Aldaketa txiki eta arraroak antzematen dituzte: sukaldean landare berria dago, katua ez da inondik ageri, argindarra etenda dago. Bitxia, benetan, are gehiago jakinda Fran eta Mela lagunak geratu zirela etxea zaintzen. Bikote berria agertzearekin batera, egoera irauli egingo da, itxura batean, beraiek direlako etxebizitzaren benetako jabeak….”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button