ESZENA

Gabriel Aresti poetari buruzko irakurketa dramatizatua, bihar Bilbon

Mikel Martinez aktoreak Gabriel Aresti idazleari buruzko irakurketa dramatizatua egingo du bihar, Bilboko Biba! Kultur gunean, 19:30etik aurrera. Zazpikaleetan dagoen Biba!-ren arabera, “Gabriel Arestiren hitzaldi potente, mamitsu, eder, teatral baten irakurketa dramatizatua” izango da.

Gabriel Arestiren testuetan oinarritutako lana da eta testuok Mikel Martinez berak moldatu ditu. Tartean Teatroa konpainiaren ekoizpena da.

Euskeraren izen poetikoak ikuskizunak Gabriel Arestik 1967an Hernanin emandako hitzaldia du ardatz. Oso hitzaldi mamitsua da eduki aldetik, eta oso teatrala forma aldetik. Bertan Arestiren pentsaera, kezkak, ideologia, lanak eta garai hartako ingurumaria, era oso berezi eta bero batez agertzen dira: Arestik bihotz-bihotzetik hitz egiten du, beti egiten zuen moduan, eta hitzaldia hainbat bertso eta kantekin aberasten du”.

Wikipediaren arabera, “Gabriel Aresti Segurola (Bilbo, 1933ko urriaren 14a-Bilbo, 1975eko ekainaren 5a) euskal idazlea eta poeta izan zen, XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetako bat. Txillardegi eta Saizarbitoriarekin batera, euskal literaturaren berritzaile nagusienetarikoa, bai formaren, bai edukien aldetik. 1960ko hamarkadan, garai harekin oso lotuta, poesia sozial eta kritikoa egin zuen, Euskal Herriaren egoera salatzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button