ESZENA

Galder Perezentzat Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko euskarazko saria

Cafe Bar Bilbaok eta Tartean Teatroak 2018ko Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko Sarien irabazleak nortzuk diren jakinarazi dute gaur goizean. Azken edizio honetan 28 gidoi jaso dira, 20 gazteleraz eta 8 euskaraz. Epaimahaiak adierazi duenez, “aitortu behar dugu, lan zaila izan dela irabazleak aukeratzea, aurkeztu diren antzezlanen kalitate ona dela eta”.

Aurtengo saridunak honakoak dira: Euskarazko gidoirik onena  Galder Perez Lurrun-minez lanagatik izan da; Gaztelaniazko gidoiaren saria Chema Trujillok hartu du Insider lanagatik.

Sari bakoitzeko irabazleek 800 euro jasoko dituzte, eta antzezlanak Cafe Bar Bilbaoren webgunean publikatuko dira. Gainera, Lautan Hiru Bilboko Zazpikaleko antzerki laburreko jaialdiaren baitan, Galder Perezen Lurrun-minez antzezlanaren irakurketa dramatizatua egingo da datorren otsailaren 7an Cafe Bar Bilbaon, 19:30ean. Galder Perez bera eta Tarteaneko kideen eskutik egingo da irakurketa.

Dramaturgo ugarik jaso dute saria, hala nola: Arantxa Iturbe, Lutxo Egia, Pako Aristi, Imanol Ituño de Miguel, Teresa Calo, Gaizka Sarasola, Mikel Mikeo, Fredi Paia, eta Aizpea Goenaga, besteak  beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button