ESZENA

Antzerkia Donostiako kaleetan zehar zabalduko da

Maiatzaren 24an hasi, eta irailaren 12era arte iraungo du, Donostian, Antzerkia Kalean programak: guztira, 16 konpainia, 20 antzezlan eta 31 emanaldia izango dira, tarte luze horretan. Obrak askotarikoak izango dira: zirkua, umorea, jolasa, erromeria…

Zikloa Gipuzkoako hiriburuko auzo guztietara zabalduko da, eta familiak izango dira antzezlan horien hartzaile nagusiak; halere, helduentzako antzezlanak ere izango dira.

Egitaraua maiatzaren 24an hasi bazen ere, ekainean hasiko dira emanaldi gehienak: 6an, Arrantzara dantzan!, Irrien Lagunak; 13an, Ipuin magikoak, Bihar Txotxongilo Taldea; 14an, Konga, Trapu Zaharra; 28an, RODA, món, Mumusic Circus…

Irailera arteko egitaraua osorik, hemen: donostiakultura.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button