ESZENA

Lekeitioko 27. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia

Gaur hasita eta 13ra  bitartean, Lekeitioko 27. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiak herri horretako kaleak eta plazak antzerkiaren proposamenekin beteko dira. Kaleka heldu da! Gaur, zehazki, Basurama kolektiboak Zaborra Puztu espazio publikoan esku-hartze interaktibo bat planteatuko du.

Gaur abiatuko den edizioan mundu-bazter guztietatik etorritako konpainiek parte hartuko dute: Singapur eta Txile, Berlin eta Madril, eta Murtziatik, Kataluniatik, Balear Uharteetatik, Andaluziatik, Leondik, … .
Hortaz, egitarauak konpainia asko bilduko ditu, hala nola, Bigolis Teatre, Zurrunka, Gorka y Cia, Deabru Beltzak eta Hortzmuga, baian hauekin batera Lapso Produkzioak, Trócola Circus, Lekittoko Deabruak ere eizango dira. Gainera ekimen paralelo asko ere ondu dira datozen egunetarako, hala nola, Euskal Zine Bilerako proiekzioak, Maiya Murphyk eta Thomas Prattkik adituen tailerrak, Toc de Fusta-ren instalazio interaktiboa, eta abar. Programazio aurrera atera dadin, lagun asko bildu dira aurtengo ekitaldian: Euskal  Zine Bilera, Arropaineko Arragua, Lekittoko Deabruak, San Pedro Arrantzaleen Kofradia, Hitza, Erabil, Traola, Kiñuka, eta Lekeitioko Elkarte Errekreatiboa.

Antolatzaileek dioten moduan, “Kalekaren filosofia esparru desberdinetako artista eta eragileen lanekin harremana izatean datza. Horiei espazio zabaletan, berezietan edota ondare balioa duten guneetan aurkezteko aukera emanez eta betiere arte eszenikoetara mugatu gabe, baina kale antzerkiarekin mantentzen duen harremanari eutsiz. Gainera, ez gara mugatuko 3 eguneko jaialdia egitera. Urtean zehar ekitaldiak edota tailerrak antolatu nahi ditugu, eta herrian eta inguruan ditugun talde eta eragileekin lan eta sareak sortu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button