ARTEA

Gaur hasiko da Getxoarte

Euskal Herriko arte plastiko eta bisualen sorkuntza berria bultzatzeko eta sustatzeko asmoa duen Getxoko Arte Sortu Berrien Aretoa, gaur bertan hasiko da.
Aurten 51 artista gaztek parte hartuko dute ekimen horretan.
Hiru egunez, Areetako Geltokia plaza, orain arte anonimo izan diren baina etorkizun oparoa duten artisten lanen erakustoki erraldoia izango da eta bertan: pinturak, argazkiak, marrazkiak, grabatuak eta ikus-entzunezkoak izango dira ikusgai. Izan ere, Getxoarten aukera artistiko guztiak sartzen dira, proiekturik pertsonalenetatik hasita eta talde proiektuetaraino.

Aurtengo partaide gehienek Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean ikasten dute. Getxoartek lankidetza estua dauka fakultate horrekin hain zuzen ere.

Artista gazteek esperientzia praktikoa dute Getxoarten eta haien lanetan interesa duten pertsonekin zuzeneko harremana izan dezakete, bai publikoko jendearekin bai sektoreko profesionalekin. Horrela, era natural eta profesionalean, parte hartzaileek, inolako oztoporik gabe, haien lanak gustuko dituzten ikusleekin hitz egin dezakete zuzenean.

Getxoko Arte Sortu Berrien Aretoa igandera arte izango da zabalik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button