ESZENA

Dantzaldia jaialdiaren azken emanaldiak

Azaroaren 23an eta abenduaren 14an, Azkuna Zentroan egitarau bikoitz batez agur esango du aurtengo Dantzaldia jaialdiak. Alde batetik, Stocos Institutua/Muriel Romero & Pablo Palacioren Oecumene hiru dimentsiotako murgiltze-soinuzko pieza teknologikoa ikusgai izango da, eta bestetik, Cielo Raso konpainiaren Hâmaïkà izeneko lana programatu da, trukuaren, magiaren, ilusioaren eta irudimenaren inguruko festa dantzatu batean.

Oecumene terminoa kosmopolisaren ideal alexandrarretik dator: ideal hura emakume eta gizon libreen jabetza komun gisa sortutako mundua zen, gizaki haien jatorri geografikoa eta nortasun kulturala edozein izanda ere. Emakume dantzari baterako pieza honen kontzeptuak hiru dimentsioko murgiltze-soinua dauka. Argiz eta hizkuntza nahiz leku askotatik datozen fonemez osatutako unibertso batean jarduten du dantzariak, elementu horiekin elkarrekin jardunez. Piezak teknologia interaktiboa erabiltzen du, eta horri esker, dantzaria denbora errealean erlazionatzen da inguratzen gaituen munduko soinu- eta argi-erreflexu horrekin.

Hâmaïkà piezak han-hemenka ukitzen ditu fikzioa eta errealitatea, ez oso serio, baina geure burua begiratzera bultzatuz. Fikzioa eta errealitatea elkartzen direnean, magia agertzen da. Magiak beti dauka bere trikimailuren bat, eta normalean ez du trikimailu hori erakutsi nahi, horrek ilusioa hiltzen duelako… Baina ilusioa irudimen faltagatik hiltzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button