ESZENA

Haragia eta harakinak

Aurton Bizkaiko Antzerki Ikategiak, BAIk, 20 urte betetzen ditu, eta ospakizun horren harira hainbat  akzio eszeniko eta antzezlan ezberdin taularatuko dituzte urte osoan,  “ekimen hauen bitartez gure lana eta lorpenak herrira hurbiltzeko”.

Ospakizunak apirilean (14 eta 15ean) hasiko dira Barakaldo antzokian  Carne, el carnicero y los pecados de los otros ikuskizunarekin. Maiatzaren 20an, Unai Izquierdok aurkeztua eta edozein zaleri zabalik, Inprobisatze Match bat izango da Barakaldoko antzokia.

Beste aldetik, aurten ere Bagatzako kale antzerki jaialdian parte hartuko dute, Isamel Pereirak zuzendutako El síndrome de Alicia proiektuarekin. Honetaz aparte, “urtean zehar BAD Jaialdian, ACT Jaialdian eta Bilbon eta Barakaldon auzora begira dauden klase irekiak ere izango ditugu, edo urte bukaeran atera egingo den eskolari buruzko argitalpen bat ere izango dugu. Guzti honekin, Te atrako kolektiboak BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiaren bitartez Antzerkia eta formakuntzari dedikatuak egon diren azken 20 urte hauek  goraipatuko ditu”.

BAIk 20 urte daramatza Euskal Herriko profesional eta artisten formazioan. Honetaz aparte, Barakaldoko Kale Antzerki Jaialdia antolatu du hainbat urtez, eta beste hamahiru urtez ACT Jaialdia antolatzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button