ESZENA

Miren Tirapu aktorearen lana “ZUbi deialdian” onena

ZUbi proiektua osatzen duten zortzi kideok (Kultur Leioa, San Agustin Kultur Gunea, Baxe Nafarroa Herri Antzokia, Aita Mari Antzokia, Arriola Antzokia, Zornotza Aretoa, Hameka eta Artedramak), Miren Tirapu aktore nafarrak aurkeztutako Atte hil aurretik proiektuari ematea erabaki dute. Lan hau bere interes artistiko eta potentzialagatik izan da hautatua.

Miren Tirapuk proiektua garatzeko laguntza jasoko du (2016ko abendurako aurreikusten da estreinaldia) lan espazioak eskainiz, aholkularitza lanak eginez eta emanaldietarako oholtzak ziurtatuz.

Aipatutako antzezlanaz gain, beste bost ere aurkeztu dira 2015eko deialdi honetan: Anodino Teatroa taldearen Zerura eroria; Distopia taldearen Gaur ez da inoiz; Pantzarten Koloredun kolore; Ttak Teatroaren Platonen alaba eta Yolanda Mazkiaranen Mariren sua.

Jasotako proiektu guztiak oso interesgarriak omen dira eta horrexegatik, prozesu berri bat aurrera eramateko hautua egingo dute antolatzaileek. Beste aldetik, 2016ko maiatza amaieran ZUbi-ko laugarren edizioa abiaraziko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button