ARTEA

Jessica Stockholder estatubatuarraren objektu piktorikoak

Jessica Stockholder (Seattle, Washington, 1959) artistak erakusketa paratu du bigarrenez Bilboko Carreras Mugica galerian. Underpinning (Zimenduak) izeneko erakusketa abenduaren 7ra arte dago ikusgai.

Erakusketan 80ko hamarkadan paper gainean buruturiko 14 lan ikus daitezke.

Artista estatubatuarraren hitzetan, “ikaslea nintzenetik egin dut lan paper gainean, erregularki, baina ez modu jarraituan. Zailagoa da niretzat paperean lan egitea askotariko objektuen elkartzearen bitartez baino, -munduaren materialtasuna hain da iradokitzailea-. Baina, paperaren irudimenezko espazio ere ikaragarri sortzailea iruditzen zait, eta nire lan guztiaren iturri ere bada. Marrazkiaren eta munduko objektuen arteko ezberdintasuna interesgarria iruditzen zait, argazkiak marrazten ditut eta irudimenetik abiatuta marrazten dut. Bi aspektu horien arteko tentsioetatik sortzen dira nire lan ildo ezberdinak”.

Jessica Stockholder-en lana minimalismoarekin, espresionismo abstraktuarekin edo kolore-eremuen pinturarekin lotu da. Bere obran objektu zaharrak eta berriak uztartzen ditu eta osagai piktoriko nabarmena erakusten du, pintura objektu gisa erabiltzen baitu eta alderantziz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button