ARTEA

Peter König artistaren Marrazketa Mintegia Bilbao Arte Fundazioan

Marrazketari buruzko oinarrizko printzipioen irakaskuntzan landutako egiturak eta funtsezko formak obra plastikoaren lanaren bitartez eta lan-bileren bitartez bideratu eta islatu behar dira.
Elementu estilistikoak -konkretua, abstraktua edo kontzeptuala- ideia islatu eta gauzatu baino ez du egin behar.
Artistaren independentzia aldarrikatu behar da, berak askatasuna izan behar baitu adierazpide estilistikoak aukeratzeko eta adierazpide horietatik haratago garatzeko.
1. zatian formaren bilaketaz hausnartuko da; marrazketa analitiko formala, oinarrizko printzipioen irakaskuntza eta marrazketaren oinarrizko printzipioen irakaskuntza, lerroaren eta perspektibaren esanahia.
2. zatian formaren aurkikuntzaz jardungo da. Irakatsitako oinarrizko printzipioetatik abiatuta, lerroaren garrantzia, perspektiba, ingurua eta gorputzaren zein irudiaren oinarrizko forma bultzatzen dira.

Mintegiaren baitan, gaia nola landu den eztabaidatuko da taldeka, eraldaketa abstraktua zer bitartekorekin egin zen eztabaidatzeaz batera. Gainera, erabilitako materialak, konposizioa, teknika eta landutako edukiak ere izango dira eztabaidagai.
Lan-bileraren emaitza gisa, egun horretan gauzatu beharreko gainerako zereginak ezarriko dira.
Abiapuntua arkatzezko marrazkia da.

Peter König Nurembergen jaio zen (Alemania), 1953an. Litografia- eta pintura-ikasketak egin zituen Nurembergeko Arte Ederren Akademian, eta geroago bertan arituko zen irakasle, 1982 eta 2009 urteen bitartean.

Bilbao Arte Fundazioak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button