ARTEA

Proiektu artistikoak gauzatzeko bekak

Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak–BBK, kultura sustatzeko eta gazte sortzaileen proiektu artistikoak bultzatzeko xedez, Bilbao Arte Fundazioarekin kolaboratzen du proiektu artistikoak gauzatzeko beken deialdi honen edizioan.

Deialdiaren helburua zenbait proiektu artistiko garatzeko eta gauzatzeko laguntza materiala, ekonomikoa eta zerbitzu-prestazioa ematea da.
Edozein arlo artistikotako proposamenen sorrera eta garapena onartzen da. Proiektu horiek banakakoak edo taldekakoak izan daitezke, eta haien konpromisoa da 2014an gauzatzea.

Deialdiak nazioarteko ezaugarri duenez, interesatuta dauden pertsona guztiak parte hartu ahal izango dute.

Beka mota hauetakoak izan daitezke: produkzio-bekak, lagapen-espazioetarako bekak edota lankidetza-bekak.

Bakoitzaren gaineko informazio guztia Bilbao Arte Fundazioaren webgunean begiratu ahal duzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button