ARTEA

“Expodistritok” pintura eta argazki erakusketa berriak dakartza Bilbora

Expodistritok, aldi baterako erakusketa zikloak, urteko bigarren hiruhilekorako programa inauguratuko du gaur, apirilaren 2an. Oraingo honetan, San Inazio-Ibarrekolandako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Otxarkoagako, Errekaldeko, Burtsako eta Abandoko udaltegietan hiru pintura erakusketa eta argazkigintzako beste bi abiaraziko dituzte.

FANTekin batera, beldurrezko zinearekin erlazionatutako beste bi erakusketa ere programatu dira. Burtsako Udaltegiak Mary Shelley: La muerte del monstruo liburuko Raquel Lagartosen zenbait irudi erakutsiko ditu; eta Abandoko Udaltegiak 70eko hamarkadan Espainian egin zen beldurrezko zinean lan egin zuten antzezleen argazki erakusketa jasoko du.

Begoñako Udaltegiak Carmen Nuño Alcalde artistaren lanen aukeraketa eskaintzen duen erakusketa jasoko du: “paisaia anitzak, bodegoiak eta handitasunak txikitutako zenbait irudi”. Viky Taboada artistari dagokionez, “inpresionismo modernoaren estilo propioa duten ehundurez betetako koadroz osatutako bilduma” erakutsiko du Errekaldeko Udaltegian. Maiatzean jadanik, San Frantziskoko Udaltegiak Más allá de lo visible izeneko erakusketa jasoko du, Manuel Pico Martinezen margolanez osatutakoa.
San Frantziskoko Udaltegian, Jose Madrid Santurtun argazkilariaren erakusketa ikusi ahal izango da gaurtik aurrera. “Hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran eta laurogeikoaren hasieran Londresen egindako zenbait irudi” erakusten ditu.

Ekainean, Diego Aldasororen Entre mares / Itsas artean erakusketa ikusgai izango da San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegian eta Begoñan. Azkenik, artearen eta teknologiaren arteko harreman artistikoa sustatzeko xedea duen Carsarten-Pintura eta Arte Digitalaren Biurteko Sariketan saritutako lanak erakutsiko dira. Maiatzaren 17tik 30era Abandoko Udaltegian bisitatu ahal izango da erakusketa.
Erakusketa bakoitzaren egun zehatzak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button