ESZENA

Aukeran taldeak “Geltokia” aurkeztuko du Balmasedan

Aukeran konpainiak Geltokia izenburuko dantza-ikuskizuna aurkeztuko du gaur, martxoak 14, Balmasedan. Obra, atzo estreinatu zen Donostiako Antzerki Jaialdiaren baitan.

Miren Agur Meabe idazlearen testu batean oinarrituta, konpainiak dantza garaikidea eta tradizionala uztartzen dituen lana ondu du. Geltokiak izango dira protagonistak, geltokiak bizitzaren etapa ezberdinen irudi gisa.

Enrique Santiago arduratu da obraren zuzendaritzaz, eta musikaz, berriz, Alos Quartet taldeko Xabi Zeberio. Eszenaratzea 20:15ean hasiko da, Klaret Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button