ARTEA

Ivan Gomez artistaren “Roma y Remoria” erakusketa, Bilbaoarten

Hil honetako azken egunera arte, Ivan Gomez artistak Roma y Remoria izeneko erakusketa ikusgai jarri du Bilbaoarten.

Artistaren ustetan, komunikatzeko beharra dago, errelatorako gutizia. “Narrazioa subjektuaren erlazioa berezia da, bere buruarekin eta beste objektu batzuekin ere bai; eta objektua da kanpoan dagoen guztia, sentimenduak gogorarazten dituen heinean. Subjektu eta objektuen arteko harremana ez da inoiz neutrala; teoria batetik abiatzen da beti. Eta subjektu eta objektuen arteko harremana ez da zuzena, izan ere, objektua irudia eraiki duenaren parte bat da. Hortaz edozein irakurmenek narrazio berri bat sortzeko oinarriak ezartzen ditu.
Baina ez gara errelato guztien jabe. Eurak beste batzuekin kateatzen dira, komuneko fluxu bat direlako sentsazioa emanez: Historia.”

Iván Gómez Bartzelonako Arte Ederretako Unibertsitatean lizentziaduna da. Berak egindako erakusketa honakoak dira: El ángulo de las cerezas (Donostia, 2013), Our Blood & Guts (Donostia, 2012), Deseo de testigo (Bartzelona, 2012), Lo más difícil, Nada (Madril, 2011), El corazón me estallaba (Donostia, 2010),…. Hauez gain,  eta modu kolektiboan, Pärnu, Bartzelona, Medellin, Bilbo, Berlin, Caceres, Kuba, Brusela eta Nueva York hirietan erakutsi ditu bere lanak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button